"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Madril, 1978. La Casa Encendida etxeko kultura-zuzendaria (Caja Madrideko gizarte-ekintza). Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean.
Hainbat filmaketatan parte hartu zuen 1997 eta 2001 artean, zuzendaritza-taldearen barruan: Ray Loriga zuzendariaren La pistola de mi hermano filmean, Julio Medemen Lucía y el sexo obran, edota Daniel Calparsororen Guerreros pelikulan. La Casa Encendida kultura-zentro sortu berrian hasi zen lanean 2002an, eta ikus-entzunezkoen saila abiarazi zuen; berak koordinatu zuen zentro hori 2002tik 2009ra bitartean. Ondoren, 2009an, La Casa Encendidako kultura saila koordinatzeari ekin zion; zentro ireki eta dinamiko horren helburua sortzaile gazteei ekimenak aurrera eramaten laguntzea da. Kultur programazioaren barruan, arte eszenikoak, zinema, erakusketak eta sorkuntza garaikideko beste hainbat adierazpen eskaintzen dituzte.
2010etik GECESA enpresako kultur programazioa zuzentzen du. Enpresa horrek Caja Madrideko gizarte-ekintzaren esparruko kultur zentroak kudeatzen ditu Espainian; besteak beste, Madrilgo La Casa Encendida edota Bartzelonako Espai Cultural zentroak.