"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Moreliako nazioarteko zinema-jaialdiko (Mexiko) zuzendari da 2003tik, eta fundatzaile ere bai. Jaialdi horrek lotura ofiziala du Canneseko zinema-jaialdiko Kritikaren Astearekin.
Ingeles Filologia ikasi zuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Filosofia eta Letren Fakultatean, Zinematografiako Trebakuntza Zentroan aritu ostean. Kazetaritza zinematografikoaren esparruko hastapenak El Economista, Viceversa, Somos, Cine Premiere, El Financiero eta tankerako argitalpenetan egin zituen. Televisa eta Canal 11 kateetan hainbat eratako telebista-saioak aurkezten jardun du 1994az geroztik.
Zinema-jaialdiak ere antolatzen ditu 1994tik; hain zuzen, Mexikoko film laburren Jardunaldietako zuzendarikide gisa hasi zen urte horretan, Mexikoko Zinematekan. Rockefeller Fundazioko ikus-entzunezkoetako beketan epaimahaikide izan da, baita Fulbright García-Robles zinema-beketan ere. Era berean, Nazioarteko ulermenerako J. William Fulbright sarietako epaimahaikide izan da, bai eta Amsterdameko zinema dokumentaleko nazioarteko jaialdian (IDFA) ere. Horrez gain, Canneseko zinema-jaialdiko epaimahaikide izana da (Un certain regard, 2011), baita Sundance zinema-jaialdian edota San Franciscoko zein Transilvaniako nazioarteko zinema-jaialdietan ere.