"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Frances McDormand Yaleko antzerki-eskolan ikasia da.
Bere filmografian honako film hauek aurkituko ditugu: Burn After Reading (2008), Miss Pettigrew Lives for a Day (2008), Friends With Money (2006), Laurel Canyon (2002), Something’s Gotta Give (2003), City By The Sea (2002), The Man Who Wasn’t There (2001), Wonder Boys (2000), Madeline (1998), Paradise Road (1997), Primal Fear (1996), Lone Star (1996), Palookaville (1995), Beyond Rangoon (1995), Short Cuts (1993), Darkman (1990), Hidden Agenda (1990), Chattahoochee (1989), Raising Arizona (1987) edota Blood Simple (1984). Bere azken lana Transformers: Dark of the Moon (2011) izan da, eta hemendik gutxira Paolo Sorrentinoren This Must Be the Place filmean ikusi ahal izango dugu, baita Wes Anderson zinemagilearen Moonrise Kingdom ere.
Fargo (1996) filmean Marge Gunderson poliziakidearena egiteagatik Oscar bat irabazi zuen, eta beste hirutan ere proposatu dute; hain zuzen, Mississippi Burning (1988), Almost Famous (2000) eta North Country (2005) filmetan egindako lanagatik.
Antzerkigintzari dagokionez, Tony saria irabazi zuen David Lindsay-Abaire idazlearen Good People obran egindako lanagatik, Broadwayn Daniel Sullivanek zuzenduta. Era berean, honako antzezlanetan ere parte hartu: The Country Girl obran, Mike Nichols zuzendariarekin Broadwayn; Caryl Churchill idazlearen Far Away obran, Stephen Daldry zuzendariarekin New York Theatre Workshop-en; A Streetcar Named Desire antzezlanean (Tony sarietarako proposatu zuten Stella antzeztu izanagatik); The Sisters Rosenzweig, Daniel Sullivan zuzendariarekin Lincoln Center Theatre antzokian; The Swan, The Public Theatre antzokian; A Streetcar Named Desire (oraingoan Blanche antzeztu zuen) Dublingo Gate Theater antzokian; eta Dare Clubb egilearen Oedipus, Blue Light Theater Company-n, Billy Crudup antzezlearekin batera. The Wooster Group taldearekin, To You, The Birdie! eta North Atlantic obretan parte hartu zuen.