"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Berrogei urteko aita dibortziatu batek jakingo du ordaindu ezin duen ebakuntza bat behar duela lau egunen barruan. Ebakuntzarako dirua biltzeko ahaleginek garai bateko bizipenak berrituko dizkiote, eta espero ez zituen gauzak aurkituko ditu. Komunitate bitxi horretan, indibidualismoak kontrolatuko ditu portaera eta harremanak. Gizatasunik eta funtsik gabeko harremanak, eta aita noiz itzuliko zain dagoen semea.


