"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Iraupen luzeko dokumental honek Libanoko gerra zibilaren gertakari tragikoak kontatzen ditu, gatazkaren ondorioak beren larruan bizi izan dituzten bi pertsonaren ikuspegitik: batetik, Assaad Shaftari, erredentzio eta barkamen bila dabilen hiltzailea, eta, bestetik, Maryam Saiidi, oraindik ere Maher semearen bila dabilen emakumea. Maher 1982an desagertu zen, Shaftariren garai bateko milizia-ekintzekin lotutako operazio militar batean.


