"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Arrugas bi dimentsioko animaziozko film luzea da, helduentzat pentsatua eta Paco Rocaren (2008ko Espainiako Komikigintza sariaren irabazlea) izen bereko komikia oinarri duena. Emilio eta Miguel zahar-etxe batean bizi diren agureak dira, eta filmak beren arteko adiskidetasuna kontatzen du. Emilio egoitzara iritsi berri da, alzheimerraren lehen faseak jota. Miguelek eta beste hainbat kidek lagunduko diote, egoitzaren goiko solairura eraman ez dezaten; lagunduen solairu izugarrira, hain zuzen. Izan ere, solairu horretara gaixo etsituak bidaltzen dituzte. Egoitzaren eguneroko bizimodu aspergarriari komedia eta goxotasun kutsua emango diote; askoren ustez gaixoonak egin badu ere, beraiek beste bizimodu bati ekin diote.


