"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Herriko kanposantuko bidean, beltzez jantzitako emakume prozesio batek modu estoikoan egiten dio aurre eguzkiaren beroari, senarren, gurasoen edota seme-alaben argazkiak bularraren kontra estutuz. Batzuek mantelina daramate; besteek, gurutzea. Baina guztiek ere atsekabe berbera bihotzean, zorigaiztoko eta alferrikako gerra baten ondorioz. Erlijio guztietako emakumeek beren sendia eta herria kanpoko mehatxuetatik babesteko zer-nolako irmotasuna duten kontatzen du filmak. Asmamen handiz, maltzurkeriak bururatuta eta adiskidetasun hautsiezinak loturik, emakumeek helburu bakarra dute: gizonezkoei arreta galaraztea eta amorrua ahaztaraztea.


