"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Azken hogei urte pasatxoan, Miquel Barceló margolariak denboraldi luzeak eman ditu Afrikan. Han, termita eta eskorpioi artean margotzen ikasi zuen, beroak margolana lehortu eta haizeak oihalak eraman aurretik. Bandiagara itsaslabarren tontorrean, Barcelók eta Josef Nadj koreografoak Paso Doble ikuskizuna emango dute, eta Afrikako beren tailerraren sekretuak jakinaraziko dizkigute lehendabizikoz. Filmeko lantaldea Gogolí herrixkara iristen denean (Mali), bazterrak asaldatu eta herritarren jakin-mina piztuko dute.


