"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
José Maríak (50), Clarak (18) eta Norbertok (18) bi gauza bakarrik dituzte elkarrekin: gor-itsuak dira eta ura maite dute. Egia esateko, beste bat ere bai: singulartasuna. Guztiok bagara ere berezi, ez beraiek bezainbeste. José María artista da, eskulturagilea, eta familiarekin bizi da Galiziako kostaldean. Urritasunak eraginda ukimen gorena garatu du, formak moldatzeko gaitasun bikaina. Clara Madril eta Cadizko kostaldearen artean bizi den izaki urlehortarra da; deszifratu ezin diren kode ezkutuen bidez lurrazalarekin komunikatzen den itsas sakoneko arraina, alegia. Norberto mutil atsegin eta jostaria da, eta breakdance egiten du. Kanarietan jaio zen, eta ia bizitza osoa eman du Madrilgo ONCEren ikastetxean bizi izaten eta hezten.


