"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bastu 81 urteko emakumea da, eta Brasil barrualdeko herrixka batean bizi da. Senarra hil ostean, bestelako bizimodua egiten saiatuko da, baina biloba bakarrik izango du ondoan. Benetako herria eta herritarrak ditu oinarri filmak, eta bertako unibertso aberatsa, irudizkoa, poetikoa eta magikoa aztertzen ditu. Giza harremanek, tradizioek eta modernitateak bat nola egiten duten; errealitateak eta ametsek, bizitzak eta heriotzak.


