"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Rubén kamioi-gidari bakartia da, eta aspaldiko urteetan egurra eramaten du Asuncionetik Buenos Airesera. Baina gaur hasiko duen bidaia bestelakoa izango da. Asuncionetik gertu dagoen bideko geltoki batean, Jacinta beste norbaitekin iritsiko da: Anahí txikiarekin, zortzi hilabeteko alabarekin. Eta elkarrekin bidaiatuko dute. Rubénentzat ez da hasierarik onena izango. Baina, kilometroak egin ahala, Rubénen eta Jacintaren arteko harremana sendotzen joango da. Poliki-poliki, komunikatzeko zailtasunak zailtasun, elkarren berri izaten hasiko dira. Bietako inork ez du gehiegi hitz egiten bere bizimoduari buruz. Bietako inork ez du gehiegi galdetzen. Edonola ere, ez da bidaia isila izango, hitz gutxikoa izan arren. Iristear daudenean, biek desio bera edukiko dute: bidaia ez amaitzea.


