72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Belodromoa
Belodromoa
Georges Méliès
Frantzia 
16 min. Film laburra
Astronomoen Klubeko sei azterlari Ilargira abiatuko dira espedizio batean. Jaurtigai itxurako suziri batean bidaiatuko dute, kanoi ikaragarri batek espaziora jaurtita. Ilargira onik iritsi ostean, bertako biztanleekin topo egingo dute; ilargitarrekin, hain zuzen. Haien erregeari ihes egin, eta suzirian itzuliko dira Lurrera berriro ere. Suziria ozeanoan eroriko da, eta marinel batek erreskatatuko ditu. Zinemaren historiako lehen espazio-abenturako sei heroiak txalo eta ohore-domina artean jasoko dituzte, eta garaipen-desfilea ere egingo diete. Inork ez zuen pentsatuko Méliès zinemagilearen film ospetsuena koloretan aurkitzerik. Baina Kataluniako Filmotekak obraren koloretako bertsioa topatu zuen 1993an, egoera kaskarrean bazen ere. Hala, Lobster Films, Groupama Gan Foundation for Cinema eta Technicolor Foundation for Cinema Heritage etxeek filma erabat zaharberritu zuten.
Paul W.S. Anderson
Alemania 
102 min.
Athos, Porthos eta Aramis Frantziako Erregea zerbitzatzen duten hiru eliteko gudariak dira, gorteko mosketari onenak. Erregea hondoratzeko konspirazio makur baten berri izan ostean, mosketariek heroi bihurtu nahian dabilen gizon batekin topo egingo dute: D'Artagnan gaztearekin, hain zuzen. Hala, mosketariek beren zaintzapean hartuko dute D'Artagnan. Egiteko arriskutsu bat izango dute laurek aurrez aurre: Frantziako Koroa ez ezik Europako etorkizun osoa ere mehatxatzen duen konplota zapuztea.
Eduardo Chapero-Jackson
Espainia 
87 min.
Sara nerabea da, eta ez du mundua ulertzen. Líriko mezu enigmatikoak ematen dituen pertsonaia misteriotsua da, eta, antza denez, berak bakarrik konprenitzen du Sara. Bere bilaketak toki ezkutu batera eramango du neska, oso gutxik gainditzen duten hil ala biziko abentura handi batera.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: