"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ohikoa den bezala, urtero harrera oso ona izaten duten beste bi jarduera eskainiko ditu Belodromoak:
Klausurako saioa: Zinemaldian arrakasta handien duen saioa da. Bertan, klausura gala jarrai daiteke eta bi film ikusi, Sail Ofizialaren klausurakoa eta Zabaltegi-Bitxiak sailaren klausurakoa. Bertan, halaber, saritu guztiak bildu ohi dira.
Zinemarik handiena txikientzat: Zinemaldian zehar, goizero, haurrek zinemaz gozatu ahal izango dute pantaila erraldoian, ikastolekin eta ikastetxeekin hitzarturiko programari esker.