"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kursaal aretoa lepo beteta zutik hartu zuen bart Glenn Close, minutu eta erdiko txalo zaparrada eskainiz. Rodrigo Garcia zuzendariak eman zion Donostia Saria eta berak berriz, lehen hitzak euskaraz eginez publikoa bereganatu zuen.“Gabon,pozten nau Donostian egotea” hitzekin hasi zuen ekitaldia. Ondoren, benetan hunkituta, bere jardunbideari emandako saria eskertu zuen, bere ibilbide osoari eskaini zaion lehen saria dela esanez. Denbora guzti honetan be-re inguruan arnasa eta animoak ematen izan diren guzti-guztiak gogoan izan zituen: aktoreak, zuzendariak, kameralariak, ekoizleak, ileapaintzaileak, jostunak, eta abar. “Aktorea izatea ohorea da niretzat eta zin egiten dut beste pertsonaiak sortzen segituko dudala”. Bertan zegoen alabarentzat ere esker oneko hitzak izan zituen, bere ama izatea pribilejioa dela esanez.