"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hiltzaile bakarti batek bere lana utzi nahi du, beste bizitza berri bat hasteko, antza. Azken enkargua ez da ondo amaitu, eta, errepide batetik ihesean doala, hots egin du: “Utzi egingo diat. Betiko”. Baina beste lan bat dauka oraindik zain, azkena behar lukeena. Lasaia, zerikusirik ez aurrekoekin.“Ez duk ezta katua sakatu ere egin beharko”, agintzen diote. Arma berezi bat egin behar du ezagutzen ez duen Mathilde izeneko emakume batentzat. Eta onartzen du.