"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ateratzen ginen betikook (beldurraren terrorearen horrorearen izuaren zaleok) gure kobazulo maitatutik (Antzoki Zaharretik, galdetzea ere!) poz pozean,pasatzen ziren amona itxura zuten andre donostiar elegante guztiak akatu nahian. Pentsatuz ikusita genuela Euskal Zinearen Beldurrezko Filma Lehena. Ateratzen ginen ilunabaraldekook eztabaida sutsuan: azaroan Telmo Esnalen eta konpaniaren Urte berri on, amona! jartzen bada opari Beldurrezko Astean,era interaktiboan izan beharko du eskatzen genuen batzuk. Ea nork amona gehiago birrindu, ea nork mendeku eta nork sarraski.
Ateratzen ginen basa eta pizti. Eta derrepentean, Ikus Entzunezko fakultateko praktiketan ziharduten ikasle batzuk arrimatu ziren gu entrebistatu nahian. Eta guk, odolaren usainak oraindino zorabiaturik, onartu.