"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mathieu Demy zinemagile frantsesaren Americano familia-loturen indarraz hitz egiten digu. Eta gaian sakontzeko, bere bizipen pertsonalak baliatu ditu zuzendari moduan osatu duen lehen film luzean.Honela, 1981ean ume koskorra zelarik eta Los Angelesen bere gurasoekin, Agnés Varda eta Jacques Demy zinegileekin,bizi zela filmaturiko etxeko pelikularen zatiak txertatu ditu lan honetan, protagonistaren umetako irudiak bailiran.
Filma "hainbat burutazioen emaitza da", azaldu du Demyk. "Zinea nire bizitzan zeinen inportantea den erakutsi nahi nuen eta bidenabar, zineari omenaldi egin nahi nion ama galtzearen ondorioz heldu beharra duen gizonaren historia kontatuz”, zehaztu du.
Pelikulak, halaber, "nire aitarengatiko doluaz dihardu, hori gertatzean nola sentitu nintzen; filmean ezer biografikorik izatekotan horixe dela esango nuke: ni neu aita izan aurreko garaia eta aitarekiko dolu-aldia. Berez fikzioa da, baina ukitu autobiografikoak ere eman nahi izan dizkiot”, gehitu du filmeko zuzendari, antzezle, ekoizle eta gidoilariak.
"Egia da ez dela oso ohikoa Salma Hayek bezalako aktore bat egile film frantses batean ikustea", kontatzen du Demyk, zera aipatu aurretik: "Salmak haragizko dimentsioa ematen dio pelikulari eta haragitasun hori oso garrantzitsua da istorioarentzat”.Demyk onartzen duenez, Lolaren rola aktoresa mexikarrarekin pentsatuz idatzi zuen.
"Bikaina da, oso aktore fina, oso adimentsua, dena ulertzen du. Pertsonaiaren onena atera
zuen, sakontasuna eman zion, funtsa, mamia”, esaten du errealizadore frantziarrak behin eta berriz. Hori Carlos Bardemez aritu aurretik: "Hain gaiztoa ez zen gaizto baten bila nenbilen" eta Javier Bardemen anaia egokia zen “bere gorpuzkera sendoak eta begirada samurrak kontraste erakargarria osatzen baitute", azaldu du zuzendariak.
"Nahiko istorio pertsonala da", adierazi du berriro, txikitan 8 urterekin ama Agnés Vardarekin filmaturiko 16 mm-ko pelikula txertatu izana aitortuz: "Etxeko filmaketa horren jarraipen antzeko bat da eta ezin nion eskatu beste aktore bati rola bete zezan. Ez da pelikularen jarraipena, pertsonaiaren jarraipena izan liteke edo idea baten jarraipena, zeinean fikziozko pertsonaia izaki, nire bizitzako zertzeladak sartzean, filmeko pertsonaia ni neu bilakatzen bainaiz, amaren pelikularekin lotura hori erdiesteko”.
S.B.