"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Edozein gizartean pertsona zintzoak badirela adierazi nahi izan du Filippos Tsitos zuzendariak film honen bidez.
Urte asko eman ditu Filippos Tsitos-ek Adikos Kosmos, bidezkoa ez den munduari buruzko filmean k ontatzen den is torioa idazten. Eta hasiera batean horrela badirudi ere, jorratzen den gaia ez da ekonomia-krisia: Grezia, Europa eta mundu osoa astintzen ari den krisia. Istorioa idazteari 2003. urtean ekin baitzion, oraindik ere bizi dugun krisiaren aztarnarik ez zegoenean. Horrezaz gain, hasiera batean istorioa Alemanian kokatzeko asmoa zeukan Filippos Tsitos-ek, bera Alemanian bertan bizi baita.“ Ustekabean krisi ekonomikoa gertatu da eta, hala eta guztiz ere, istorioak bizirik dir au”, argitu zuen.
Gizartean pertsona zintzo asko dago baina isilik daudenez ez zaie entzuten, Filipposek dionez. “Etika baduen jendea izan bada, baina etikarik gabeko jende andanaren artean galduta dago. Jende hori guztia altxatuz gero, gauzak aldatuko lirateke. Baina, ni ni-re filmeko protagonista bezala sentitzen naiz. Uharte batera ihesi egin nahian”, adierazi zuen.
“Moralaz eta etikaz mintzatu nahi izan dut pelikula honetan.Ni neu, 80eko hamarkadan hazi nintzen eta konturatu ere etika geroz eta gehiago galtzen ari zela. Orduan nire buruari galdetu nion ea etorkizuna halak oa iz ango ot e zen? Pelikula gogoeta hauetatik sortu zen”, gehitu zuen.
Istorioan zehar, antzezleak, hainbat momentutan, erabat isilik agertzen dira. Antonis Kafetzopoulos, antzezlearen esanetan komunikatzeko askotan hitz gutxi nahikoa delako. “Dena den, gaur egungo zineman dagoen bakarrizketarik luzeenetakoa pelikula honetan bertan dago, eta bi horiek uztartzea, bakarrizketak eta isiluneak, oso interesgarria da”, esan zuen Kafetzopoulosek.
Benetan pozik agertu da Filippos Tsitos Adikos Kosmos (Unfair World) bere filma Zinemaldiaren aurtengo edizioak Sekzio Ofizialerako hautatu duelako. Izan ere, filma amaitu berria da eta otsaila arte ez da bere jaioterrian, Grezian, ikusteko aukerarik izango.
L.C.