"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Eibarren hazitako Imanol Arias aktorek jasoko du gaur arratsaldean Kutxak urtero ematen duen “Zinezko bizitza”saria. Izenak berak adierazten duenez, zineari eskainitako bizitza oso bat saritu nahi da,eta Imanol Ariasek ongi betetzen du baldintza hori. Eibarko Unibertsitate Laboraleko antzerki taldean hasi zenetik ez da gelditu.75tik gora film eta telebista serietan hartu du parte, eta sari ugari jaso izan du ibilbide luze horretan. Berak esaten duenez “interpretazioa ez da lanbide bat, bizimodu bat baizik”. Aurreko urtetan honako hauek izan dira sarituak: 2007an Antonio Mercero, 2008an Elías Querejeta, 2009an Pedro Olea, 2010an Xabier Elorriaga, eta aurten Imanol Arias izango da. Kutxaren Urrezko Zerbitzuak gaur arratsaldeko zazpietan, Andia kaleko aretoan burutuko du ekitaldia.“Zinezko bizitza”
saria Mikel Cristik sortutako Bilbe V izeneko eskulturan gauzatzen da, fotogramaz inguratutako esfera bat. Imanol Ariasek ikurra jaso ondoren, omenaldi gisa Mikelen heriotza filma proiektatuko da,Imanolek berak protagonizatu zuena, eta berak aitortzen duenez bere interpretaziorik onenetakoa.
A.D.