"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Álex Angulo (Erandio, 1953) euskal aktorerik ezagunenetako bat da. Karrera 1971n hasi zuen, Bilboko Cómicos de la Legua antzerki talde independentearekin. 1980an Karraka taldean sartu zen.
Zineman egin zuen lehen lana Segoviano ihesa (1981) izan zen, 2009ko Zinemira saridun Imanol Uribek zuzendua. Álex de la Iglesia lagun-minarekin El día de la bestia egin zuen 1995ean eta rol horri esker Aktore Onenaren Goya sarirako izendatu zuten. Une horretatik aurrera zineman, telebistan eta antzerkian lan egiteko proposamenak jasotzen hasi zen. Blas Castellotek, Periodistas telesaileko pertsonaiak, ospe handia eman zion. Zuzendari gazteekin onginahi hutsez gehien lan egin duen aktoreetako bat da eta hainbat eta hainbat film laburretan parte hartu du.
2010eko Zinemaldiko Sail Ofizialean Óscar Aibar zuzendariaren El Gran Vázquez filma aurkeztuko du.