"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostiako Zinemaldiak Saharako zinema-jaialdiaren alde egin du aurten ere eta elkartasun hori dela bide, FiSahara-k bi emanaldi antolatu ditu aipatu jaialdian saritutako bi film ikusi ahal izateko. Batetik, Leon Giecok,Fernando Molnarrek eta Sebastian Schindelek eginadako Mundo
alas. Film aparta da, integrazioa lor daitekeela egiaztatzen duena. Eta bestetik, Sergio Vidalen
eta Jordi Ferreren El problemak Mendebaldeko Saharan jasotako testigantzak eta dokumentuak biltzen ditu.