"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako 80 egunean euskarazko filmak
irabazi du 12.000 euroz hornitutako Donostia Film Commission saria. Euskal film bati sari
hori ematen dioten lehen aldia da. Donostiako «hirigintza, paisaia eta kultur balioak» hobekien
islatu dituen lana izan dela iritzi dio Michel Gaztambide gidoilariak, Juan Manuel Prada
idazleak eta Alexandra Jiménez eta María Bottok osatutako epaimahaiak.