"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bakardadeari buruzko pelikula bat da Smukke mennesker, lau pertsonaia berezi samarrak aurkezten dituena: parkean zakila erakusteari utzi ezin dion gizonezkoa eta bere semea, Jonas, diruaren truke edozeinekin oheratzen den mutil gaztea, ditugu alde batetik, eta, bestetik, senarra hil berri zaion emakumea eta bular bat falta zaion alaba, telefonoa sekula hartzen ez diona. Unibertso txikia da, beraz,Munich-Fals zuzendariak pantailara dakarrena, mundu txikia baina bidegurutze dexente dituena eta gaurko gizartean jende asko bakardade gorrian bizi dela agerian jartzen duena. Lau pertsonaia hauen inguruan osatzen da filma, baina bada beste bat hasieran eta bukaeran besterik azaltzen ez dena, familia bat izan arren bere arazoak
dituena.
Annak bularra zirujia estetikoaz konpontzeko elkarrizketa izan du klinikan. Trauma bat sortzen
dio gabeziak eta, jakina, ez dio laguntzen jendearekin elkartzeko. Gainera, klaseak ematen dituen eskolako umeek trufa egiten diote. Amak sarritan deitzen dio, baina ez du telefonoa hartu nahi izaten. Ama jubilatzen den egunean ikusi dugu lehendabizi, ospakizun guztiz surrealista batean. Etxean senarra zain dauka festatik loreekin itzultzen denean; zorionak, ordea, ez du luzez iraunen. Alargun eta lanik gabe, bakardadearen zama berehala erori zaio gainera. Alaba ez bezala, bakardadea arintzeko zerbait egiten saiatuko da: bingoa, tele-fono bidezko txat zerbitzuak eta abar, baina gauzak ez dira horren errazak izaten.
Egun batean, parkean eserita dagoela, gizon bat eseri da Annaren ondoan. Konturatu orduko zakila kanpoan du eta kanpaia jotzeari ekin dio. Annak alde egin du. Poliziak Anders harrapatu parkean eta emazteak etxetik al-de egin dusemea berarekin era-manda, baina ez daki Jonasek bere gorputza saltzen duela eta dituen esperientzia batzuk ez dira oso atseginak. Anders terapia bat jarraitzen ari da bere jokaera sexuala kontrolatu ahal izateko, baina ez da erraza.Anna, bere aldetik, pornografiaren mundura hurbiltzen joango da.
Istorioa lau zatitan banaturik dago, eta azken partean badirudi aita-semeak alde batetik eta ama-alabak bestetik hurbiltzen ari direla. Azkenean, Eguberrietan denak elkartuko dira eta mundua zeinen txikia den konprobatuko dute, eta baita, tituluak dioenez, gauzak ez doazela beti zertan gaizki joan.
M.B.