"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Umorezko film baten lekua Zinemaldiko Sail Ofiziala den ala ez aztergai izan zen atzo El Gran Vázquez filmaren aurkezpenean, eta baita komertzialtasuna kaltegarria ote den ere. Santiago Segurak argi du berak filma on bat egitea zuela lehen helburu, baina jende asko joaten bada ikustera askoz ere hobe,“izango duzue nahikoa garraztasun datozen egunetan Zinemaldiko beste filmetan”.
Gerardo Herrero ekoizlea ere bat zetorren ideia honekin: “Nik pelikula ezberdinak egiten ditut, txikiak, autore zinemako filmak… narrazioan duintasuna eskaintzan dutenak, baina gero jendeak ikusi ditzan. 5.000 lagunek ikusiko duen film bat egiteak ez du zentzurik”.
Naiz eta Gran Vázquez izeneko marrazkilaria oso ezaguna izan zen 60 hamarkadan, Espainiatik kanpo ezezaguna da eta horrek filma banatzeko zailtasun bat izan da. Hala eta guztiz ere, Miriam Porté, ekoizleak esan duenez, espero baino eskaera gehiago izaten ari dira eta itxaropentsu daude. Izan ere, bere ustez, “pertsonaia hemengoa da, baina gaia unibertsala”.