"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Marc Levy Frantzian jaio zen, 1961ean. Hemezortzi urterekin Gurutze Gorrian sartu zen, eta sei urte eman zituen bertan. Arkitektura ikasi zuen, baina denbora librea semea handitzen zenerako istorio bat idazten ematen zuen. Marc-en arreba gidoilariak eskuizkribua Editions Robert Laffont argitaletxera bidali zuen eta berehala argitaratzea erabaki zuten. Steven Spielbergek (Dreamworks) erosi egin zituen eleberriaren zinemarako eskubideak.
Et si c'était vrai... (2000) argitaratu zutenean, Marc Levyk dedikazio osoz idazten jardutea erabaki zuen. Bere hamaikagarren eleberria, Le voleur d'ombres, aurtengo ekainean argitaratu dute Frantzian. Bere aurreko hamar eleberriak gaztelaniaz eta katalanez argitaratu dituzte. La première nuit urrian argitaratuko dute Espainian. Bere liburuak, guztira, 41 hizkuntzatara itzuli dituzte.
Steven Spielbergek ekoitziriko Just Like Heaven (Ojalá fuera cierto) filma Marc Levyren lehenengo eleberrian dago oinarrituta, Mark Waltersek zuzendu zuen eta Reese Witherspoon eta Mark Ruffalo izan zituen protagonista.
Où es-tu? telesaila (Separados por el destino) izen bereko eleberrian dago oinarritua eta Miguel Courtoisek (El Lobo) zuzendu zuen 2007an.
London Mon Amour (Mis amigos, mis amores) 2008an egokitu zuten zinemarako. Marc Levyk idatzi zuen gidoia Philippe Guez eta Lorraine Levyrekin batera eta azken honek zuzendu zuen. Filmaren protagonistak Vincent Lindon, Pascal Elbé eta Virginie Ledoyen izan ziren. Gaur egun, bere beste bi liburu aztertzen ari dira zinemara egokitzeko.
Marc Levyk, bestalde, Nabila's Letter (2004) film laburra idatzi eta zuzendu zuen Amnistia Internazionalaren kanpaina batentzat. Rachida Brakni protagonista duen lana ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz proiektatu zuten eta Valencienneseko film laburren jaialdirako hautatu zuten.