"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Albertina Carri Argentinako Zinema Berriaren kontzeptua sendotzen lagundu dutenetako bat da. Aldaketagatiko zaletasuna eta genero berrien etengabeko ikerketa dira bere bi ezaugarri nagusiak. Polizia-zinema beltza eta dokumentala –fikzioarekiko mugan– aztertu ditu, baita melodrama pornografikoa eta familia drama ere.
Zuzendari eta gidoilari hau Buenos Airesen jaio zen 1973an eta gaur egun ere bertan bizi eta lan egiten du.
Bere ibilbidean zehar zenbait film labur eta telefilm egin ditu, baita lau film luze ere: No quiero volver a casa, Los rubios (aurtengo Donostia Zinemaldiaren “.doc – Ez fikzioaren bide berriak” atzera begirakoaren barruan emango dute), Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian parte hartu zuen eta 2005eko Donostia Zinemaldiaren Horizontes Latinos sailean lehiatu zen Géminis eta La rabia, 2008ko Berlingo zinema jaialdiko Panorama sailean eta 2008ko Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos atalean egon zena.
Sariak jaso ditu, Valentzia, Las Palmas, Bartzelona, Gijón, Bratislava, Monterrey, Transilvania eta Buenos Aireseko jaialdietan.
Gaur egun, bere hurrengo film luzearen gidoia idazten ari da: El vengador.