"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sabadell, 1965. Esteve Riambaurekin batera Màscares film luze dokumentala zuzendu zuen eta Donostia Zinemaldiaren 2009ko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean estreinatu zuten. Filmaren protagonista José María Pou izan zen eta Oberón Cinematográfica etxeak ekoitzi zuen. Elisabet Cabeza beste dokumental batekin hasi zen zinemaren munduan, La doble vida del faquir (2005), hura ere Riambaurekin batera zuzendu eta idatzi zuen eta Donostia Zinemaldiko Zabaltegi Bereziak atalean aurkeztu zuten.
Komunikazio Zientziatan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta kazetari gisa egin du lan, batik bat Avui egunkarian. Lehenik nazioarteko politika atalean aritu zen, ondoren korrespontsal gisa Prisen eta azkenik kultura eta ikuskizunen atalean, zineman espezializatuta. 2006tik freelance gisa egiten du lan eta hainbat zinema jaialditako informazioa eskaintzen du, besteak beste Berlin, Cannes eta Veneziako jaialdietakoa, Televisió de Catalunya-TV3 katearentzat.
Gainera, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Komunikazioaren Zientzien Fakultateko irakasle elkartua da eta fakultate horretako Zinema Fikzioko Sorkuntza Tailerreko arduraduna.