"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pilar Martínez-Vasseur Jacan jaio zen (Huesca). Historia Garaikidean eta Frantses Filologian lizentziatu zen Zaragozako unibertsitatean eta doktoretza egin zuen Zientzia Politikoen arloan, Paris I Panthéon-Sorbonne unibertsitatean (Frantzia).
Gaur egun Historia Garaikideko katedraduna da Nanteseko unibertsitatean (Frantzia). Hainbat lan eta monografia argitaratu ditu Espainiako historia garaikideari buruz (nortasun nazionalak, defentsa, generoaren historia, migrazioak, kultur politikak, historia eta zinema...).
1990. urtean Espainiar Zinemaren jaialdia sortu zuen Nantesen, zinemaren bitartez, 1975etik aurrera Espainian gertaturiko aldaketei hobeto egokitzen zitzaien herrialdearen irudia emateko. 2000. urtetik, zinema jaialdia erreferentzia eta ezinbesteko ekitaldi bilakatu da Frantzian Espainiako zinemarentzat. 2010eko martxoan ospatu zuen hogeigarren edizioa.
2007an Espainiako Zinema Arteen eta Zientzien akademiak González-Sinde saria eman zion Nanteseko Espainiar Zinemaren jaialdiari.
Gaur egun, Pilar Martínez-Vasseur 1980. urtetik frantziarrek Espainiako zinemari buruz duten ikuspegiari buruzko azterlana prestatzen ari da.