"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Marlene Dermer Los Angeles Latino International Film Festival (LALIFF) zinema jaialdiaren sortzaileetako bat da, baita haren zuzendari exekutibo eta programatzailea ere. Zinema jaialdi honek aurtengo abuztuan egin du hamalaugarren edizioa. Hasiera-hasieratik, Dermer lehiaketa horren hazkundearen eragile izan da eta AEBetako zinema latinoamerikarraren nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetako bat bilakatzea eta komunitate horren barruan indar handia hartzea lortu du.
2006an, LALIFFek Latino International Film Institute (LIFI) erakundearen sorrera iragarri zuen. Haren helburua AEBetan zein nazioarteko beste edozein herrialdetan bizi diren zuzendari latinoamerikarrei laguntza eta aholkularitza eskaintzea da eta beren lanak gordetzea eta zaintzea hurrengo belaunaldiek ikusteko aukera izan dezaten. Bestalde, erakundeak gazteentzako hezkuntza programak eta idazketa tailerrak –Writer Lab– antolatzen ditu.
LALIFFek hainbat babesle ditu, bai enpresetakoak bai Hollywoodeko zinema komunitatekoak. Bestalde, Zinema Arteen eta Zientzien Akademiaren aintzatespena ere jaso du eta horrela bertan eginiko film laburrek Oscar sarietarako izendapenetan parte hartzeko aukera dute.
1999an, Dermerrek Latino Public Broadcasting (LPB) sortu zuen beste batzuekin. Erakunde hau Gobernu Federalak finantzaturiko irabazi-asmorik gabeko erakunde bakarra da eta telebista publikoarentzat programa latinoak sortzea du helburu. Bost urtez, LPBko zuzendari exekutiboa izan zen Dermer eta gaur egun Zuzendaritza Batzordeko kide da. Zinema zuzendaritzaren eta ekoizpenaren arloari dagokionez, hiru urtez izan zen Paramount Pictures etxeko Atzerriko Egokitzapenen Saileko zuzendari.