"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Raya Martin 1984an jaio zen, Manilan. Filipinetako Zinema Institutuan graduatu zen, 2005ean. Gidoilari eta dokumentalgile gisa egin du lan tokiko telebista katean, idatzizko prentsan, irratian eta online aldizkarietan.
Canneseko Cinéfondation Résidence egoitzan onartu duten lehen filipinar zuzendaria izan da. Orain arte, zortzi film luze eta zenbait film labur zuzendu ditu, horien artean Short Film About the Indio Nacional eta Autohystoria. Bere lanaren atzera begirakoak egin dituzte Parisen, Buenos Airesen, Mexiko Hirian eta Las Palmasen.
Martinen Now Showing filma 2008ko Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian izan zen. Bestalde, egin dituen azken lanak, Independencia eta Manila, 2009ko Canneseko zinema jaialdian parte hartzeko hautatu zituzten.
Raya Martinek, gainera, Filipinetako Kultura Zentroko Artearen Saria irabazi du ekitaldiaren hamahirugarren edizioan.