"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Makillaje zuzendari honek ospe handia du efektu bereziekin egiten duen lanagatik. Oscar sarietarako izendatu zuten Mar Adentro (Alejandro Amenábar, 2004) filmagatik eta, lan honekin, zuzendariak Goya saria irabazi zuen. Hainbat filmetan egin du lan: The Hours (Stephen Daldry, 2002), BAFTA sarietarako izendapena lortu zuen honekin; The Four Feathers (Shekhar Kapur, 2002); Captain Corelli’s Mandolin (John Madden, 2001); Quills (Philip Kaufman, 2000); Gladiator (Ridley Scott, 2000) eta A Midsummer Night’s Dream (Michael Hoffman, 1999).
Bere eskuetatik igaro dira, besteak beste, Javier Bardem, Nicole Kidman, Diego Luna, Catherine Zeta-Jones, Julianne Moore, Christian Slater, Samantha Morton eta Jeremy Irons aktoreak. Bere hurrengo proiektuak Amr Salama zuzendari egiptiarraren Asmaa eta Simon West zuzendariaren Dalí filmak dira. Azken honek, gainera, Antonio Banderas du protagonista.