"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Liman jaio zen (Peru), 1976ko azaroaren 15ean. Zuzendaria, gidoilaria eta ekoizle exekutiboa da. Informazioaren Zientziak ikasi zituen Limako Unibertsitatean eta geroago, Zinema Gidoigintzako Masterra egin zuen, Madrilgo Arte eta Ikuskizunen Goi Eskolan.
Bere opera prima, Madeinusa, 2006ko Sundanceko jaialdian estreinatu zuten eta nazioarteko hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, nazioarteko kritikarien FIPRESCI saria, Rotterdameko zinema jaialdian, eta Latinoamerikako Film Onenaren Saria, Malagako jaialdian.
Bere bigarren filmak, La teta asustada (The Milk of Sorrow), film onenaren Urrezko Hartza irabazi zuen, baita nazioarteko kritikarien FIPRESCI saria ere, 2009ko Berlineko jaialdian. La teta asustada, gainera, hautagai izan zen atzerriko film onenaren Oscar sarietan.
Aurten, 2010, Claudia Llosak Hollywoodeko Arteen eta Zientzien Akademiako kide izateko gonbidapena jaso du.