"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Goran Paskaljevic zinemagileak Pragako FAMU zinema eskola ezagunean egin zituen ikasketak. Guztira 30 dokumental eta 15 film luze zuzendu ditu eta ospe handieneko nazioarteko zinema jaialdietan ikusi eta goraipatu dituzte haren lanak (Cannes, Berlin, Venezia, Toronto eta Donostia).
Nazionalismoaren aurrerakadak bultzatu zuen bere herrialdea, Jugoslavia, uztera 1992an. 1998an Powder Keg (AEBetan Cabaret Balkan izenarekin ere ezaguna) zuzentzera itzuli zen eta film hari esker FIPRESCI saria jaso zuen Veneziako zinema jaialdian eta Europako Zinemaren Sarietan. 2001ean Variety International Film Guide gidak bere lanaz hitz egin zuen eta urteko zuzendaririk onenetakoa zela esan zuen.
New Yorkeko Arte Garaikidearen Museoak (MoMA) bere lanaren atzera begirako osoa antolatu zuen 2008ko urtarrilean. Bestalde, Londreseko BFI Southbank erakundeak bere 15 film luzeen atzera begirako osoa eskaini berri du, eta zuzendariaren lanari buruzko monografia argitaratu du ingelesez.
Donostia Zinemaldian, Paskaljevicek FIPRESCI saria jaso zuen 1990ean Vreme cuda (Time of Miracles) lanagatik eta 2004an Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi uen San zimske noci (Midwinter Night’s Dream) filmarekin.