"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemarik handiena txikientzat (Belodromoa): Zinemaldian zehar, goizero, haurrek zinemaz gozatu ahal izango dute pantaila erraldoian, ikastolekin eta ikastetxeekin hitzarturiko programari esker. Aurten Nanny MacPhee and the Big Bang (Haurtzain miragarria eta big banga) filma ikusiko dute, euskarazko azpi-idatziekin.