"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama da gehienbat euskaldunek ekoitziriko edo euskaldunek eginiko zinemari Donostia Zinemaldian presentzia handiagoa ematen dion atalaren izena eta urteko uztaren emaitza nabarmenen artean aukeraturiko filmak biltzen dituena.
Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak antolatzen dute, EITBren babesletzarekin eta Ibaia eta APV ekoizpen etxeen elkarteen laguntzarekin. Saila Zinemaldiaren programazio orokorraren barruan biltzen da eta edizio osoan zehar eskaintzen da.