72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinema Mugimenduan
Zinema Mugimenduan
Jano Rosebiani
Irak 
93 min.
Neska gazte frantziar-kurdu batek emakumeen eskubideen alde borrokatzen duen kazetari bat eta NYU unibertsitateko bi zinema ikasle ezagutuko ditu. Kurdistango telebistako izar bat galdutako herrixketan barrena dabil Charlie Chaplinen filmak proiektatzen eta ikasleak eta kazetaria hura jarraitzen ari dira. Guztiak elkarrekin, Anfal Genozidioaren garaian suntsituriko neskaren amaren herria bilatzera abiatuko dira.
Atia Al-Daradji, Mohamed Al-Daradji
Irak-Erresuma Batua 
72 min.
Sei metro koadroko gelan futbolak txoraturiko 32 haur aurkituko ditugu begiak telebistatik kendu gabe. Erdia Real Madriden alde dago, beste erdia Bartzelonaren alde. Bagdadeko Al Sadr City barruti arriskutsuenean dagoen umezurztegiko gela horretan bizi dira, eta bertan lo egin, jan eta ikasten dute. Eskola, amerikarren eta milizien arteko borrokak eta etxea galtzeko arriskua ohiko gauzak dira Irakeko umezurtzen eguneroko bizitzan.
Leïla Kilani
Maroko-Frantzia 
45 min.
Tangerren, hogei urteko Badia eta Imane neska marokoarrak bata bestearen atzetik dabiltza kalean, hiria hartua duten langileen joan-etorriaren erdian. Biek egiten duten lan ganbak ontziratzeko enpresa batean. Lan iraingarri eta zaila da, eta ganben usaina azalean itsatsita geratzen zaie. Badiaren eskuak lanpetuta daude, baina bere burua alferkerian dabil; gezurren lurrinarekin ganben usaina kendu nahi du, beste pertsona bat dela sinestarazteko. Badiak nahi duenean astin ditzake hegoak, baina ez du inoiz hegan egingo.
Mahmoud al Massad
Jordania-Holanda 
90 min.
Atenas, 1983. Nazioarteko prentsak lau urteko Bashir-en heriotzaren berri eman du. Haurra Palestina Askatzeko Erakundeko teniente zen aitarekin batera hil dute. Baina, zer gertatuko litzateke ez balitz hori bere bidaiaren amaiera? Zer gertatuko litzateke gaur bizitzara itzuliko balitz, bere iraganean arakatu eta bere etorkizunaren berri izango balu, eta konturatuko balitz berak eta aitak biziarekin defendatu zuten kausa bere buruaren aurka dagoen nazio bilakatu dela?
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: