Shawn Ku
Beautiful Boy filmak kolokan dagoen bikote batez eta jasotzen duten albiste gogorraz hitz egingo digu: beren 18 urteko semeak, unibertsitatean tiroketa masiboa gauzatu ondoren, bere buruaz beste egin du. Tragediaren bitartez, bikoteak atsekabeari aurre egin beharko dio, eta ondorioz, zentzua bilatuko diote berriz beren bizitzari eta bien arteko harremanari.
Elena Trapé
Blog nerabe talde bati buruzko istorio harrigarria da. Taldea osatzen duten 15 urteko neskak klase ertain-altukoak dira, heziketa ona jaso dute, eta azkarrak, sentikorrak eta kontzienteak dira. Plan ezkutu bat dute, ordea, haientzat helmuga nagusi eta egia unibertsala den helburua lortzeko: emozio gogorrak bizitzeko premia asetzea, gainerakoengandik bereizteko.
Marcin Wrona
Gidoia hein handi batean Poloniako herri batetik etorritako gizon baten egiazko istorioan oinarrituta dago. Gizona, herrian kriminal gisa jardun ondoren, Varsoviara iritsiko da. Bere zortea aldatzeko eta egindako delituak atzean uzteko esperantza du. Tamalez, mafiak sententzia du haren aurka. Michal etsi-etsian saiatuko da bere familia salbatzeko bide bat bilatzen. Semearen bataioa baino egun batzuk lehenago, bere lagun zaharra gonbidatuko du aitabitxia izan dadin.
Marcin Wrona
Gidoia hein handi batean Poloniako herri batetik etorritako gizon baten egiazko istorioan oinarrituta dago. Gizona, herrian kriminal gisa jardun ondoren, Varsoviara iritsiko da. Bere zortea aldatzeko eta egindako delituak atzean uzteko esperantza du. Tamalez, mafiak sententzia du haren aurka. Michal etsi-etsian saiatuko da bere familia salbatzeko bide bat bilatzen. Semearen bataioa baino egun batzuk lehenago, bere lagun zaharra gonbidatuko du aitabitxia izan dadin.
Carlos César Arbeláez
Manuelek bederatzi urte ditu eta pilota zahar batekin jolasten da futbolean egunero. Atezain ospetsua izatea da bere ametsa. Aitak, Ernestok, pilota berria oparitzen dion egunean ametsa egia bihurtu zaiola irudituko zaio. Baina, ustekabeko istripu baten ondorioz, pilota minaz beteriko zelai batera eroriko da. Arriskutsua dela badaki ere, Manuelek pilota berreskuratzea erabakiko du eta bere lagunik onenak, Julian eta Poca Luz, konbentzituko ditu elkarrekin haren bila joateko. Haurren jolasen eta abenturen artean, gatazka armatu baten zantzuak agertuko dira La Pradera auzuneko biztanleen bizitzan.
Vahid Vakilifar
Ghobad, Jahan eta Nezam, bizi hobeago baten bila dabiltzan hiru gizon dira. Beren helburua betetzeko etxetik alde egin eta Iran hegoaldean gas gehien ekoizten duen Oslouyeh eskualdera abiatuko dira. Nolanahi ere, bizi baldintza gogorrek eta soldata txikiek dagoeneko erabiltzen ez diren gasbideen zatietan aterpea bilatzera bultzatuko ditu hiru gizonak eta beste batzuk. Baldintzak oso gogorrak izan arren, langile taldeak elkar lagundu eta zainduko du.
Mikel Rueda
1938. Victoria, errepublikano baten alarguna, Saturrarango kartzelan sartuko dute ahizparekin eta semearekin batera. Mesedetako monjen ardurapean dagoen emakumeentzako kartzela hartan gertatu zen Espainiako Gerra Zibileko pasarterik latzenetako bat. Eta Victoriak bere larruan jasan zuen hura guztia. Pantera Zuria da espetxeko zuzendaria, eta Vallejo doktorearen teoriak jarraituta, espetxeratutako emakumeei haurrak kenduko dizkie Espainiaren onerako dela esanez. Victoriak, semearen galerarekin desesperatuta, aurre egingo dio Pantera Zuriari gainerako emakumeekin, haren zigorrak eta irainak jasango ditu, alde egiten saiatuko da eta, azkenean, semea berriro aurkitzeko itxaropenari helduta bizitzen ikasiko du.
Niles Atallah
Lucíak jostun gisa lan egiten du fabrika batean eta aitarekin bizi da, Txileko hiriburuko etxe zahar batean. Filma 2006ko abenduan kokatzen da, Pinochet diktadore ohiaren hiletatik Eguberriak arteko denboran. Lucíaren eguneroko bizitza ikusiz diktadura militar baten ondorioz beren bizitzak berreskuratzeko borrokan egingo duen txiletar belaunaldi ahantzi horren unibertsoan sartuko dira ikusleak.
Sophie Schoukens
Mariekek bere bizitza bizi nahi du. Baina, nola lortuko du bere helburua maitasuna kendu badiote? Berotasuna bilatuko du askoz ere helduagoak diren gizonen besoetan, horrela indarra bildu eta iraganari aurre egiteko, eta azkenean, bere buruaren jabe izateko.
Julio Hernández Cordón
Guatemala-Frantzia-Mexiko
72 min.
Alfonsok marinba jotzen du, Guatemalako musika-tresna tradizionala, baina badaki inor gutxik duela interesik bere instrumentu zaharrean. Blacko aitzindaria da Guatemalako heavy metal musikaren munduan. Gainera, medikua da ospitale publikoan, baina inork ez du nahi Blacko bere medikua izaterik, bere estilo gogorra dela-eta. Alfonsok eta Blackok elkar ezagutu ondoren beren talentuak batu eta Infernuko Marinbak proiektu berria sortzea erabakiko dute, baina ezin dute imajinatu ere egin nolako erreakzioak sortuko dituen beren lanak...
Dragomir Sholev
Hamabi urteko Rado, Stoychev waterpolo entrenatzailearen semea, ia punk bat da bere adinarekin. Stoychev jaunak aita ona izan dela uste du eta ezin du ulertu zergatik nahi duen semeak etxetik alde egin kalean topatu dituen lehenengo punkyekin.
Constantin Popescu
Velicanuk pertsona bete eta zoriontsutzat du bere burua. Dirua du, etxe berri bat, bigarren aldiz ezkondu da emakume gazte batekin eta haurtxo bat du harekin; gainera, beste seme bat du bere lehenengo emaztearekin. Oporrak iritsi dira eta gizonak ongi antolatuta utzi behar ditu bere negozioak alde egin baino lehen. Baina gauzak korapilatu egingo dira eta krisian murgilduko da Velicanu; ondorioz, benetan zoriontsu eta beteta dagoen galdetuko dio bere buruari.
Hanro Smitsman
Herri arrunt bateko eskola arrunt batean, nerabe talde arrunt batek gorroto bizia hartuko dio kide bati eta haren hilketa prestatzera ere iritsiko dira. Dusk nerabe taldeari egiten ari zaizkion izaera azterketaren izena da; haren bitartez, taldearen jokabide ulertezinari azalpen bat bilatu nahi diote.
Hao Jie
Beijingetik 150 km-ra dagoen Gu Jia Gou mendiko herrian, gizonak emakumeak baino askoz ere gehiago dira. Batzuek, Sichuan probintzia urruneko eskrupulurik gabeko trafikatzaileengana jotzen dute emaztea erosteko. Beste batzuk, ezkongabe geratzen dira betiko. Horixe da Lao Yang, Gu Lin, Big Head eta Liu Ruinen kasua. Lau lagunak txutxu-mutxuan eta kexuka ibiltzen dira, eta urrun geratu diren gaztaroko egunak gogoratzen dituzte. Hala ere, nola edo ahala moldatzen dira bizitza sexuala izateko. Lao Yang oraindik maiteminduta dago gaztetan ezkontzen utzi ez zioten neskarekin. Emakumea, herriko agintariaren emaztea da orain, baina ezkutuan elkar ikusten jarraitzen dute. Baina, Lao Yangek gehiago nahi du... Hao Jiek Beijingo Zinema Akademian ikasi zuen eta bere jaioterrian eta aktore ez profesionalekin (batzuk bere senideak dira) errodatu du lehenengo film luzea. Single Man filmak nekazari zaharrenen bizitza sexualari eta maitasun bizitzari buruzko ikuspegi harrigarria, umoretsua eta ulerkorra eskainiko digu.
Mikkel Munch-Fals
Smukke mennesker-ek guztiz pozik ez dauden lau pertsonaren bizitzak jarraituko ditu: Ingeborg ez da erakargarri sentitzen eta Jonas gaztea hain da erakargarria bere bertuteetakoren bat saltzera ere irits daitekeela. Anna, emakume gazte eta ederra da, baina minusbaliotasun fisiko bat du, eta Anders, gizon maitekorra da, baina bere minusbaliotasuna psikologikoa da. Lau pertsona maitasun eske; lau pertsona etorkizun hobea noiz etorriko zain.
Frédéric Pelle
Patrick Perrin karta-banatzailea da kostaldeko kasino txiki batean. Amets bakarra du: bere bizitza atzean utzi eta helmuga ezezagun batera alde egitea. Baina horrelako bidaia bat ezin da egun batetik bestera antolatu. Hasteko, maleta bat erosiko du Patrickek, gorria eta ederra, gurpil eta guzti. Maleta ohearen ondoan utzita, egiteko geratzen zaion gauza bakarra hura bete eta helmuga aukeratzea izango da.
Federico Veiroj
Jorge (45) gurasoekin bizi da eta zinemateka batean egiten du lan duela 25 urte. Lan teknikoak egiten ditu bertan, programatzen ere ibiltzen da eta zinemari buruzko irratsaio bat dauka. Zinematekaren egoera gero eta zailagoa da eta zinemaren mundutik kanpo inoiz lan egin ez duen Jorge, lanik gabe geratuko da. Mundu berriari egokitzeko Jorgek bere izaera nola aldatuko duen kontatuko digu La vida útil filmak. Baliteke, azkenean, zinemak bizirauteko balio izatea.