"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Urtero hogei bat talentu berri ematen dira ezagutzera Donostian, haien lehenengo edo bigarren filmarekin. Kutxa-Zuzendari Berriak Saria eskuratzeko aukera izaten dute eta, horri esker, 90.000 euro jasotzekoa, filmaren zuzendariaren eta Espainiako inportatzailearen artean banatzeko.