"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gaur egungo zine-ekoizpen onena ikus daiteke sail honetan. FIAPF erakundeak "espezializatu gabeko filme-lehiaketatzat" dauzkan gainerako zinemaldietan bezala, berriki egindako eta beste ezein zinemalditan lehiatu gabeko filme-aukeraketa zabala eskaintzen du Donostiako Zinemaldiak bere Sail Ofizialean.
Mundu zabaleko ekoizpen onenen artetik aukeratutako estreinatugabeko 18 film lehiatuko dira Urrezko Maskorra eskuratzeko.
Horrela, bai publikoak baita Zinemaldira datozen komunikabideak ere, sona handiko zinegileen eta zinearen mundu erakargarrira aspaldi gabe iritsitakoen azken lanen lekuko izango dira. 10 egun elkarrekin biltzeko eta gozatzeko, zine ona aitzakitzat harturik