Diego Luna
Abelek bederatzi urte ditu, eta bere portaeraren eta hitzik ez egiteko erabakiaren ondorioz, etxetik gertu dagoen osasun mentaleko erakunde batean dago. Haren ama ezkongabearen ustez, anaiarekin eta arrebarekin elkartzeak hobetu egin dezake Abelen egoera eta medikua konbentzituko du haurra astebetez kanpoan egoten utz dezan. Aita ez dagoenez, Abelek ezohiko aita baten funtzioa beteko du eta familia batzea lortuko du. Egun batean gizon batek atea jotzen duen arte: bere aita da.
Sebastián Hiriart
Jacinto Medinak 21 urte ditu eta aspertuta dago Mexiko iparraldean artzain gisa lan egiteaz. Lurrean giltzatako bat aurkituko du. Aurkikuntza seinaletzat hartuko du eta milaka kilometroko bidaiari ekingo dio.
Paz Fábrega
Costa Rica-Frantzia-Espainia-Mexiko
83 min.
Marianak (21) eta Rodrigok (30) Urte Berriko oporretan Pazifikoko kostaldera joatea erabaki dute. Gaueko ordu txikitan, ezerezaren erdian, etxetik alde egin duen Karina (7) aurkituko dute. Bikoteak gaua neskatilarekin pasatzea erabakiko du eta goizean laguntza bilatzea. Baina esnatzean, neskatila ez dago.
Delfina Castagnino
Pilar hegoaldean bizi da, duela gutxi aita hil zaio eta bakarrik dago. María bisitatzera etorri zaio, berarekin egotera, bere mutil-lagunagandik ihesi, banantzear baitaude. Ez batak ez besteak ez dute elkar kontsolatzeko ahalmenik. Bietako inork ez daki zer nahi duen. Zer nahi ez duten ere ozta-ozta dakite. Ez dute beren bizitzetara itzuli nahi. Ez dute etorkizunean pentsatu nahi. Ez dute bakarrik egon nahi. Ez dute opor hauek bukatzerik nahi. Ixtear dagoen zur-fabrika bat, zaldi bat eta txakur eme bat, alkohol pixka bat eta hegoaldeko lakuetako ur hotzak.
Diego Lerman
Argentina-Espainia-Frantzia
95 min.
1982. urtea da eta María Teresa Buenos Aireseko Eskola Nazionaleko irakaslea da. Tabako usain lausoa, agian existitu ere egiten ez dena, jarraituz, mutilen komunetan ezkutatzen hasiko da, erretzen duten ikasleak harrapatu eta zuzendariarengana eramateko; azkenerako, ohitura ilun baina kitzikagarria bilakatuko da María Teresarentzat. Ezer ez da oharkabean igaroko bere begiradaren aurrean. Kartzelariaren begirada, nagusiarena... edo perbertsioarena.
Patricio Guzmán
Frantzia-Alemania-Txile
90 min.
Nostalgia de la luz zeruaren eta lurraren arteko distantziari buruzko filma da, argiaren eta gizakien arteko distantziari buruzkoa; hau da, gizakien arteko joan-etorri misteriotsuei buruzkoa. Mundu guztitik iritsitako astronomoak Atacamako basamortuan bilduko dira, 3.000 metroko altueran, Txileko iparraldeko izarrak behatzeko. Bertan, zeruaren gardentasunak unibertsoaren mugak ikustea ahalbidetzen du. Lurzoruaren idortasunak, berriz, giza hondakinak betirako bere horretan mantentzen ditu: momiak, esploratzaileak, meatzariak, indigenak eta diktadura garaiko preso politikoak. Astronomoek bizitza estralurtarra bilatzen duten bitartean, emakume talde batek lurzoruko harriak mugitzen ditu: beraien senitartekoen bila ari dira.
Daniel Vega, Diego Vega
Clemente mailegu-emailea ez da gizon hiztuna, baina, dena den, haren bizilagun Sofíaren itxaropen berria da. Emakume ezkongabe honek debozio handia dio Mirarien Jaunaren urriko kultuari. Bien arteko lotura neskato jaioberri bat izango da, Clementek orain desagertuta dagoen prostituta batekin izandakoa. Clemente neskaren amaren bila dabilen bitartean, Sofíak haurra eta mailegu-emailearen etxea zainduko ditu. Bi pertsona hauek bere bizitzara iristearekin, Clementek jendearekin dituen lotura emozionalei buruz hausnartzeko beta izango du.
Anahí Berneri
Julieta, ama gazte eta banandu berria, etxean dago beste edozein arratsaldetan bezala. Bi semetxoak sesioan dabiltza apartamentu kaskarrean, txikienak erori eta min hartzen duen arte. Bi haurrak gainean hartu eta ospitalera joango da Julieta laguntza eske, baina bilatzen dituen ulermena eta babesa susmo izugarri bilakatuko dira.
Pablo Larraín
Txile-Mexiko-Alemania
98 min.
Mariok 55 urte ditu eta bere lana gorputegi bateko autopsien txostenak makinan idaztea da. 1973. urtea da, Txileko estatu-kolpearen erdi-erdian gaude eta Mariok kabaret dantzaria den bizilaguna Nancyrekin amets egiten du, baina irailaren 11n desagertu egingo da bat-batean. Armadak emakumearen etxea modu bortitzean erregistratu ondoren, anaia eta aita atxilotu dituztela jakingo du. Azken hau komunista ezaguna da eta Salvador Allenderen aldeko. Bere maitalea zatekeenaren desagerpenak biziki kezkatuko du Mario eta ero moduan hasiko da Nancyren bila.
Natalia Smirnoff
Argentina-Frantzia
88 min.
Senarrak eta seme-alabek buru-hausgarri bat oparitu diote Mariara bere 50. urteurrenean. Emakumeari izugarri gustatu zaio oparia eta gainera aurkikuntza itzela egin du. Etxeko andreak pazientzia handia du, eta puzzleekin gozatzeaz gain oso trebea da haiek egiten. Pasio aurkitu berriarekin pozarren dago eta oparia erosi zioten dendara joango da beste buru-hausgarri bat erostera. Dendako iragarki-taulako ohar batek atentzioa emango dio: "Laguna behar dut buru-hausgarrien txapelketarako". Maríak adorea bildu eta familiak erreparoak dituen arren, erantzun egingo dio iragarkiari.