"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Olivia Williams aktoreak jasoko du 2010eko Fipresci Sari Nagusia Donostia Zinemaldian:
FIPRESCI federazioaren aburuz, Polanskiren The Ghost Writer da Urteko Film Onena
Roman Polanskiren The Ghost Writer da Urteko Film Onena, 2010eko Sari Nagusia erabakitzeko botazioan parte hartu duten FIPRESCI - Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko kideen ustez. Bozketan parte hartu zuten mundu osoko 296 zinema kritikariek aurreko urtean (2009ko uztailaren 1etik aurrera) estreinaturiko film luzeen artean gogokoena aukeratu dute eta The Ghost Writer lanari eman diote entzute handiko saria.
Olivia Williams aktore protagonistak jasoko du 2010eko FIPRESCI Sari Nagusia, filmeko lantaldearen izenean, irailaren 17an egingo den Donostia Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian. Sari berezi hau sortu zenetik, 1999an, Donostia Zinemaldia izan da entregatzeko arduraduna.
Hona hemen, film baten kalitate artistiko orokorra bereizten duen Sari Nagusi hau aurretik jaso dutenak: Pedro Almodóvar (Todo sobre mi madre, 1999, eta Volver, 2006), Paul Thomas Anderson (Magnolia, 2000 eta There Will Be Blood, 2008), Jafar Panahi (Dayereh, 2001), Aki Kaurismäki (Miles Vailla Menneisyyttä, 2002), Nuri Bilge Ceylan (Uzak, 2003), Jean-Luc Godard (Notre musique, 2004), Kim Ki-Duk (Bin-jip, 2005), Cristian Mungiu (4 luni, 3 saptamâni si 2 zile, 2007) eta Michael Haneke (Das Weisse Band).
Informazio gehiago nahi izanez gero ikusi www.FIPRESCI.org eta www.sansebastianfestival.com web orriak.