71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Eraman Itzazu Gurasoak Zinera
Eraman Itzazu Gurasoak Zinera
Arantza Ibarra, Alfonso Arandia
Espainia-Hungaria 
91 min.
Leirek hamar urte ditu eta nazkatuta dago bere gelakideez, eskolako neskatilei eta mutikoei egiten dizkieten abusu eta erasoengatik. Egun batean, bere bi lagun-min, Ainara eta Sandra, zigortu egingo dituzte eskolako mutil lotsagabeenekin. Arratsalde horretan, Angelek eta bere hiru lagunek etengabe eraso, iraindu eta gogaituko dute Ainara. Egoera horrek erreakzionarazi egingo du Leire, eta Sandrarekin eta lagun berri oso berezi batekin, Leo, talde sekretu bat antolatuko du. Zigortzaileak jarriko diote taldeari. Zigorrak asmatuko dituzte eta erasotzaileen aurka joango dira ahulenei laguntzeko. Pixkanaka, ganberroenak zigortuko dituzte, haien buruzagiarengana iritsi arte: Angel. Buruzagia maltzurra da eta taldearen puntu ahulenak ukituko ditu asmo txarrenekin. Lortuko al dute eskolako erasoak etetea eta lasai bizitzea?
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: