"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ez dakit erromantikotzat har daitekeen Happythankyoumoreplease, baina garbi dago komedia bat dela,komedia korala, gainera, bikoteen eta pertsonen hauskortasunaz hitz egiten duena,baina baita ziutateaz eta bizipozaz ere. Pelikula baikorra da,beste alde batetik,mezu positiboa transmititzen duena, positiboegia agian bizi garen garaian. Eta bertan egindako beste film askok bezala, New York hiria kokapen bat baino zerbait gehiago da hemen; badakit topiko bat dela, baina esan liteke beste pertsonaia bat dela ziutatea, eta ez txikiena. Momentu batean Woody Allenen pelikulei keinu bat ere egiten zaie. Hor dago,bestalde,NY vs LA debatea bi pertsonaien artean.
Orokorrean, erromantikoa den edo ez erabakitzeke utziz, esan liteke komedia atsegina
dela Josh Radnorrek zuzendutakoa, eta seguru aski horrexegatik irabaziko zuen Publikoaren Saria Sundanceko Zinemaldian.
Beste pelikula askoren ildotik abiatzen da Happythankyoumoreplease: hasieran pertsonaia
eta bikote desberdinak aurkezten zaizkigu. Piskana-piskana haiei buruzko xehetasunak kontatzen zaizkigu eta arazoak planteatzen dira. Istorio desberdinez osatua dago pelikula, beraz, baina bada agian istorio bat gainerako guztiei gailentzen zaiena, Josh Radnorrek interpretatzen duen pertsonaiak metroan topatzen duen umearen ingurukoa, hain zuzen ere. Honek ematen dio nolabaiteko batasuna pelikulari, baina egia da, bestalde, pertsonaia guztien artean badagoela harreman berezi bat. Ez da Friends telesailaren kapitulu bat, baina egia da batzuetan ggora datorrela.
Klitxe batzuk gora behera (berriro ere gizonezkoen konpromiso eza eta abar), pelikulak ez du inolako oztoporik aurrera egiteko, suabe-suabe, irrifarrezirrifarre, azkenean baikortasunez beteriko mezua helarazteko: atera hadi kalera maitasuna bilatzera, maitatua izatera. Hala egin beharko dugu, ba.
M.B.