"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostiako alkate Odón Elorza, Saharako Errepublika Demokratikoko Kultura ministro den Jadiya Hamdi eta Fisahara jaialdiko presidente José Taboada Victoria Eugenia antzokiko Areto Txinatarrean izan ziren, etorkizunari begira elkarlanean jarduteko akordioa sinatzeko. Hitzarmena Gipuzkoako hiriburuko Giza Eskubideen Zinemaldiari begira adostu dute.