"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hirugarren urtez jarraian, Donostia Zinemaldiak ikus-entzunezkoak zentzumen urritasuna dutenentzat ere irisgarri egiteko konpromisoa hartu du, eta helburu hori lortzeko,Espainiako Azpitululatze eta Audiodeskribapen Zentroaren (CESyA) laguntza jaso du.
Lankidetza horri esker Zinemaldiaren gala guztiak azpititulatu egingo dira lekuan bertan, baita telebistako emanaldietan ere, eta hortaz, ekitaldi horiek lehenengo aldiz irisgarriak izango dira gorrentzat.Horrela, Donostia Zinemaldia bere ospakizun nagusiak aniztasun funtzionala duten pertsona guztientzat irisgarri egiten dituen Espainiako lehenengo zinema jaialdia izango da. Horrez gain, gorrentzat azpititulaturiko proiekzioak eta ikusmen urritasuna dutenentzat audiodeskripenak egingo ditu.
Bestalde, Zinemaldiak antolatzen dituen jardueren barnean, ezinduentzako egokitzapenaren aldeko apustua mahaiingurua egingo da asteartea 21ean arratsaldeko 16tan. Aniztasun funtzionala duten pertsonei egokitutako edukiak sortu nahi dituzten ekoizleek zein ikus-entzunezkoen sektoreko gainontzeko eragileek eskura dituzten laguntzak ezagutarazteko helburuarekin.
Era berean,CESyAk eta Zinemaldiak bi emanaldi irisgarri eskainiko dituzte zentzumen urritasuna duten pertsonentzat. Made in Spain atalean aukeratuak izan diren Daniel Monzónen Celda 211 eta Julio Medemen Habitación en Roma izango dira film proiektatuak.
CELDA 211
Larunbata 18:
18:00 – Kutxa Andia
HABITACIÓN EN ROMA
Larunbata 25:
12:00 – Kutxa Andia