"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bigarren urtez jarraian,Antonio Elorza Belodromoa hiru dimentsioko zinema areto erraldoia bihurtuko da eta urtero bezala, etxeko txikienei zuzendutako emanaldi bereziak
eskainiko dira.
Aurtengo nobedadea Chris Renaud eta Pierre Coffinen Despicable Me (Gru, mi villano favorito) filma izango da, Ilargia lapurtu nahi duen Gru pertsonaia ilunaren istorioa. Protagonistak izugarri maite du gaiztakeria eta bere bidean jartzen den edonor
zapaltzen du. Baina egun batean, Margo, Edith eta Agnes ezagutzen ditu, beregan “zerbait berezia” ikusi duten hiru ahizpa umezurtzak. Handik aurrera erabat aldatuko da Gruren bizitza.
Universal etxearen lehenengo 3D animaziozko ekoizpena da Despicable Me eta proiekzioa
igandean izango da, 18.30etatik aurrera. Emaldian Gruren eta bere amaren ahotsa jarri duten Florentino Fernández eta Ana de Armas izango dira filma aurkezten eta hauez gain,David Bisbal ere igoko da agertokira gaztelaniazko bertsioaren amaierako “Soñar” kanta abestera.
Iaz bezala,Kelonik,XpanD eta Christie enpresak izango dira 400 metroko pantailan hiru dimentsioko pelikulak proiektatuko dituztenak eta saio bakoitzean 3.000 ikusle bilduko dira.
Beste saioak
Aurreko edizioetan bezala, ikastetxeekin hitzarturiko Zinema handiena txikientzat programa ere izango da Belodromoan. Hori dela eta, goizero-goizero, ehunka ikasle inguratuko dira areto honetara Nanny MacPhee and the Big Bang (Haurtzain miragarria eta big banga) filma ikustera. Susanna Whiten film honek baserri batera ailegatzen den Nanny McPhee zaintzaile magikoaren historia kontatzen du.
Haurrak bereganatzeko, hegan egiten duen motor bat, bizirik dagoen estatua bat eta zuhaitzetara igotzen den txerritxo baten laguntza izango du emakumeak.
Ohi bezala, Zinemaldiko azken egunean, klausurako saioa ere ospatuko da Belodromoan
eta Sail Ofiziakeko Elle s’ appelait Sarah eta Zabaltegi Perlak ataleko Barney’s Version ikusi
ahal izango dira bertan.
Elena Arrazola