"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Imanol Uribe (San Salvador, 1950) euskal zinemak 70ko hamarkadaren amaieran izan zuen gorakada garaian ezagutu genuen zuzendari garrantzitsuenetako bat da. Zuzendari lanez gain, gidoilari eta ekoizle gisa ere aritua da. El proceso de Burgos (1979) lanarekin, jada, Gaztelaniazko Film Onenaren Kantauriko Bitxia saria jaso zuen Donostia Zinemaldian. Garaiko egoera politikoarekin loturiko La fuga de Segovia (1981) eta La muerte de Mikel lanen ondoren beste genero batzuk landu ditu eta Espainiako zinema garaikidearen izenburu nabarmenenetako batzuk eskaini dizkigu: Adiós pequeña (1986), El rey pasmado (1991), biekin Donostia Zinemaldiaren Urrezko Maskorra irabazi zuen, Días contados (1994) eta Bwana (1996), edo Plenilunio (1999) eta La carta esférica (2007) idazlanen egokitzapenak.