"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Antonio Gasset zinema kritikaria Madrilen jaio zen 1946an eta Espainiako zinema espezialista ezagun eta entzutetsuenetako bat da, hogeita hamar urte luzez telebistan egin duen lanari esker.
Zinema arloko gertakizun berrienei buruzko informazioa eskaintzeaz gain zinemaren mundua barrutik ere ezagutzen du, hainbat zinemagilerekin lankidetzan aritu baita, besteak beste Elías Querejeta, Jaime Chávarri eta Iván Zuluetarekin. Esaterako, azken honen Arrebato (1980) film historikoaren gidoia egiten lagundu zuen eta bertan antzeztu ere egin zuen. Lehenago, 1970ean, Los hábitos del incendiario film laburra idatzi eta zuzendu zuen Gassetek. Bestalde, rol txikiak egin ditu Zulueta eta Borauren Un, dos, tres, al escondite inglés (1970) filmean eta Manolo Marineroren Tiempos duros en Ríos Rosas (1982) lanean.
TVE katean eginiko ibilbide luzeari 1974an ekin zion, Informe Semanal programan; bertan, erredaktorea eta errealizadorea izan zen, baita zuzendariordea ere, 1993an. 1994tik 2007ra Días de Cine programa zuzendu eta aurkeztu zuen. Hortaz, ezin hobeto ezagutzen du horrenbeste ediziotan jarraitu duen Donostia Zinemaldia.