"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Federico Veiroj (Montevideo, 1976) zuzendaria eta ekoizlea Gizarte Komunikazioan lizentziaduna da. Acné (2008) film luzea zuzendu zuen, baita hura ekoizten lagundu ere. Filma, bestalde, 2008ko Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zuten, baina bere nazioarteko ibilbidea 2007ko Donostia Zinemaldian irabazitako Zinema Eraikitzen saileko sariari esker hasi zuen. Acné, bestalde, Los Angeleseko AFI jaialdian eta Habanakoan saritu zuten, eta Goya sarietarako izendatu zuten 2009ko Hispanoamerikako Film Onenaren kategorian.
Veirojek film laburrak ekoizten eta zuzentzen ditu 1996. urtetik. Horien artean, nabarmentzekoa da Bregman, el siguiente (2004) lana, 2004ko Gijóngo jaialdian eta 2005eko Valentziako Cinema Jove jaialdian sariak irabazi zituena.
Urugaiko Nazioarteko Zinema Jaialdiko programatzailea da. Jaialdia Uruguaiko Zinematekak antolatzen du eta Veirojek bederatzi urte daramatza harekin lankidetzan. Espainiako Zinematekaren hainbat sailetan lan egin du lau urtez Madrilen bertan.
Bere bigarren film luzea, La vida útil, aurtengo Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen sailerako aukeratu dute.