"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Laurent Cantet zinema zuzendaria Melle hirian (Frantzia) jaio zen 1961ean. Parisko IDHEC eskolan ikasi zuen 1986tik 1994ra. Urte horietan zenbait film labur egin zituen, besteak beste Tous à la manif (1993), hainbat sari lortu zituena, Jean Vigo saria barne. 1995ean Jeux de plage film laburra zuzendu zuen eta harekin Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen Belforteko jaialdian, eta 1987an Les sanguinaires erdimetrajea zuzendu zuen.
Ressources humaines (Giza baliabideak, 1999) izan zen bere lehenengo film luzea eta Zuzendari Berriak saria irabazi zuen Donostia Zinemaldian. Gainera, film hau aurtengo edizioko Kontrauhina: Frantziako Zinema Berriena atzera begirakoan izango dugu ikusgai. Adierazitakoaz gain, Lehenengo Film Onenaren eta Aktore Berri Onenaren (Jalil Lespert) Zesar sariak ere irabazi zituen harekin.
Zuzendariaren filmografian honako beste lan hauek ere aurki ditzakegu: L’emploi du temps (2001), Urrezko Lehoia Venezian, Vers le sud (2005), Venezian lehiatu zena, eta Entre les murs (2008), Urrezko Palmondoa Canneseko Zinema Jaialdian. Horiek guztiak, gainera, Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Bitxiak sailean proiektatu dituzte.
Telebistarako Un été à Beyrouth (FR3, 1990) film labur dokumentala eta Les inventeurs (TV5, 1996) egin ditu.